Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Alokairuko babes ofizialeko etxebizitza berrien esleipenari buruzko informazioa

Alokairuko BOE berriak esleitzeko prozedurak.

Barematzeko irizpideen

Etxebizitzak lortutako puntuazio-ordenaren arabera esleituko dira; betiere honako barematzeko irizpideen arabera, eta honako lehentasun-ordenaren arabera:

a) Diru-sarrerak.

10 puntu emango zaizkie 0 eta 9.765 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei; 9 puntu, 9.766 eta 16.275 euro bitartekoak dituztenei; 8 puntu, 16.276 eta 27.125 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, eta 5 puntu 27.126 eta 42.315 euro bitarteko diru-sarrerak dituztenei.

b) Bizikidetza-unitateko kide kopurua.

Bizikidetza-unitateko kide kopurua puntuatzeko orduan, sustapeneko etxebizitzen logela kopurua hartuko da kontuan.

Logela bakarreko etxebizitzak: puntu 1 emango zaie 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

Bi logelako etxebizitzak: 3 puntu emango zaizkie 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei, puntu bat 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

Hiru edo lau logelako etxebizitzak: 7 puntu emango zaizkie 6 kide edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateei, 5 puntu 5 kide dituzten bizikidetza-unitateei, 3 puntu 4 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta puntu bat 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei.

c) Antzinatasuna etxebizitza-eskatzaileen erregistroko inskripzioan.

Puntu 1 emango da antzinatasunik handiena duen bizikidetza-unitateko kidearen inskripzio-urte bakoitzeko; 7 puntu emango dira gehienez ere.

d) Etxebizitza-premia berezia.

4 puntu emango zaizkie etxebizitza-premia bereziko kolektiboren bateko titularren bat duten espedienteei.  Kolektibo bateko baino gehiagoko kide direnei, 4 puntu emango zaizkie horietako bakoitzeko; 8 puntu emango dira gehienez ere.

Etxebizitza-premia berezia duten eskatzaileak edo bizikidetza-unitateak izango dira:

  • gutxienez titularretako bat kolektibo hauetakoren batean daukatenak: familia gurasobakarrak, genero-indarkeriaren biktimak, dibortziatuak edo legez banatutakoak, familia ugariak, egoera bereziki larrian dauden kolektiboak (Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legearen 1. artikuluan aipatzen direnak), bizi ziren etxebizitzatik botatzeko eskaera judiziala jaso dutenak eta 60 urtetik gorakoak.
  • bizikidetza-unitateko kideren batek egiaztatzen badu desgaitasun intelektual edo garapen-desgaitasunena edota gaixotasun mentalen batekin lotutako desgaitasuna.

Berdinketa kasuan, antzinatasun handiena duen eskaeraren aldeko ebazpena emango da eta, antzinatasuna ere berdina bada, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan lehenengo sartu zena aukeratuko da.

Etxebizitza kupoak

Sustapen guztietan, kolektibo jakin bati berariaz bideratutako autonomia-erregimeneko zuzkidura-bizitokien kasuan salbu, etxebizitza kupo batzuk gordeko dira honako kolektibo hauen premiei erantzuteko:

a) Desgaitasun-maila onartu, aitortu eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A edo B letrekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonak, edo 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituztenak eranskin bereko Dtik Hrako letretan ezarritakoak batuz.

b) 36 urtetik beherako pertsonak, adin horretatik beherako gutxienez kide bat duten bizikidetza-unitateak barne.

c) Etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonak.

d) Etxebizitza-premia berezia duten pertsonak.

e) Gainerako eskatzaileak edo kupo orokorra.

Hainbat kolektibotako kide diren pertsonak edo bizikidetza-unitateak gordetako etxebizitzen kupo handiena duen kolektiboan sartuko dira.

Esleipena amaitutakoan, bertan etxebizitzarik eskuratu ez dutenek osatutako itxaron-zerrenda egingo da.

Hauek dira datozen hilabetetan egingo diren Etxebizitza Sailburuordetzaren alokairu-esleipenak.

Alokairuko Etxebizitza Babestuen datozen esleipenak
Udalerria Etxebizitzak Erregimen
Arrasate/Mondragón 51 Babes ofizialeko etxebizitzak
Irun 43 Zuzkidura bizitokiak
Orio 6 Zuzkidura bizitokiak
Azpeitia 48 Zuzkidura bizitokiak
Eibar 19 Zuzkidura bizitokiak
Eibar 43 Zuzkidura bizitokiak
Santurtzi 42 Etxebizitza sozialak
Bilbao-Arangoiti 55 Etxebizitza sozialak
Bilbao-Txurdinaga 72 Zuzkidura bizitokiak
Bilbao-Txurdinaga 107 Zuzkidura bizitokiak
Sestao 15 Etxebizitza sozialak
Vitoria-Gasteiz 152 Babes ofizialeko etxebizitzak
Vitoria-Gasteiz 6 Zuzkidura bizitokiak
Vitoria-Gasteiz 166 Babes ofizialeko etxebizitzak
Amurrio 42 Etxebizitza sozialak

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana