AGINDUA, 2023ko urriaren 26koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Santurtzi udalerriko San Juan del Rompeolas-en babes bereziko 42 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona.
42 etxebizitzak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:
Logela kopurua | Etxebizitza kopurua | Azalera minimoa | Azalera maximoa |
1 | 6 | 37,88 m² | 37,88 m² |
2 | 34 | 47,85 m² | 61,91 m² |
1 | (*)1 | 44,94 m² | 44,94 m² |
2 | (*)1 | 57,30 m² | 57,30 m² |
*Etxebizitza egokituak
Kupoa: Mugikortasun urriko elbarriak | Kupoa: 36 urtetik beherakoak | Kupoa: Etxebiziyza eskubide subjektiboa | Kupoa: Behar bereziak | Kupoa: Orokorra |
2 Etxebizitza (%100) | 16 Etxebizitza (%40,00) | 3 Etxebizitza (%7,50) | 11 Etxebizitza (%27,50) | 10 Etxebizitza (%25,00) |
Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:
- Diru-sarrerak: 2022. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 27.125 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun murriztua duten desgaituek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktimek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortua duten pertsonek ere ez dituzte diru-sarrerak egiaztatu beharko. Eskakizuna egiaztatzeko, inskripzioko titular guztien diru-sarreren batura hartuko da aintzat.
- Errolda: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko titularretako batek Santurtziko udalerrian erroldatuta egon beharko du, etenik gabeko zortzi urteko antzinatasunaz prozedurari hasiera emateko agindu hau argitaratzen den egunean. Dena dela, mugikortasun murriztua duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute egiaztatu behar udalerri honetan erroldatuta daudenik.
- Udalerria: Santurtziko udalerrian Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izen emanda egon behar da alokairuko eskatzaile gisa. Mugikortasun murriztua duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek parte hartu ahal izango dute edozein dela eskaera-udalerria.
- Bizikidetza-unitatearen kide-dopurua: bizikidetza unitatea ezin da lau kide baino gehiagokoa izan.
Esleipen prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Gauzak horrela, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2023ko azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.
Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:
- Telematikoki: www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.
- Postaz: bidali dokumentazioa postaz Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, kale Nagusia 85, 6. solairua. 48011, Bilbao. *Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin.
- Aurrez aurre: Eskaera sinatu eta eman Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), kale Nagusia 85, beheko solairua. 48011, Bilbao
Oharra:
Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dutenek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu eta baita izena modu egokian emateko jarraibideak.
Gogoan izan, esleipen prozedura honetarako izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko egoeran ez duela inolako ondoriorik izango. Bestetik, jakin, izena eman, baina esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren, egokitu zaizun etxebizitza bati uko eginez gero, aldiz, zure espedienteari baja emango zaiola Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzula berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.