Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Vitoria-Gasteizko udalerriko Salburuan, alokairuko 166 babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozeduran parte hartzeko izena emateko epea irekiko da 2024ko otsailaren 2tik 22ra bitartean (biak barne)

Argitalpen-data: 

2024ko urtarrilaren 31n, argitara eman den aginduaren bidez hasiera ematen zaio Vitoria-Gasteiz udalerriko Salburuan araubide orokorreko babes ofizialeko 166 etxebizitza errentamenduan emateko esleipen prozedurari.

166 etxebizitzek ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Logela kopurua Bizitoki kopurua Azalera minimoa Azalera maximoa
2 *5 65,05 m² 65,05 m²
3 *2 119,08 m² 119,08 m²
1 46 42,90 m² 44,95 m²
2 83 58,80  64,45 m²
3 30 87,95  89,05 m²

*Etxebizitza egokituak

Kupoa: Mugikortasun urriko elbarriak Kupoa: 36 urtetik beherakoak Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa Kupoa: Behar bereziak Kupoa: Orokorra
7 Etxebizitza 63 Etxebizitza 16 Etxebizitza 38 Etxebizitza 42 Etxebizitza

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Etxebideko eskabidea: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Vitoria-Gasteizen edo Araba Erdialdeko Eremu Funtzionaleko udalerriren batean (Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia). Dena dela, mugikortasun murriztua duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek eskaera-udalerria edozein dela ere parte hartu ahal izango dute.
  • Errolda: Agindu hau argitaratzen den egunean, titularretako batek behintzat etenik gabeko 2 urteko antzinatasuneko errolda izan behar du Vitoria-Gasteizen. Mugikortasun murriztua duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute errolda-baldintza hau bete behar.
  • Diru-sarrerak: 2022. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 43.753,71 euro baino handiagoak. Mugikortasun murriztua duten desgaituek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortua duten pertsonek ere ez dituzte diru-sarrerak egiaztatu beharko. Eskakizuna egiaztatzeko, inskripzioko titular guztien diru-sarreren batura hartuko da aintzat.
  • Bizikidetza-unitatearen kide-kopurua: gehienez 6 kide.

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Gauzak horrela, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2024ko otsailaren 2a eta 22a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Garrantzitsua da aipatu diren data hauen artean ematea izena (eta ez arinago). Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Telematikoki: www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.
  • Postaz: Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Samaniego kalea 2, 1. solairua. 01008 Vitoria-Gasteiz (Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).
  • Aurrez aurre: Zuzenean-en aurrez hitzordua eskatuta. Ramiro de Maeztu kalea, 10, 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba.

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dutenek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu eta baita izena modu egokian emateko jarraibideak.

Gogoan izan, esleipen prozedura honetarako izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko egoeran ez duela inolako ondoriorik izango. Bestetik, jakin, izena eman, baina esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren, egokitu zaizun etxebizitza bati uko eginez gero, aldiz, zure espedienteari baja emango zaiola Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzula berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.

Euskadi, auzolana