2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.
Hori dela eta, Etxebiden Donostialdea-Bidasoa Behera Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2024ko uztailaren 11 eta 2024ko abuztuaren 12a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.
2024ko abuztuaren 21ean web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.
- Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
- Araubidea: Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitza
- Sustatzailea: Pribatua – SUKIA ERAINKUNTZAK S.L.
- Etxebizitza kopurua: 96, hiru eraikinetan banatuta
- Lehen eraikina:
- 16 etxebizitza hiru logela eta bi bainugelakoak (77,80m² eta 85,79m² bitarteko azalera erabilgarriarekin)
- 14 etxebizitza bi logela eta bainugela batekoak (58,26m² eta 68,62m² bitarteko azalera erabilgarriarekin)
- 2 etxebizitza egokitu bi logela eta bainugela batekoak (80,99m²-ko azalera erabilgarriarekin)
- Bigarren eraikina:

- Hirugarren eraikina:

- Kokapena:3.1 A.I.U36 lurzorua – Zatarain
-
- Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
- Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 158.824,91 €
- Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 202.108,49 €
*Prezio hauek aldatu daitezke proiektuko azalerak aldatzen badira proiektua aztertzerakoan.
- Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.
SUKIA ERAIKUNTZAK S.L. bi zozketa egitea aurreikusita du. Lehenik, 64 etxebizitza (EB3-0569/24-LE-000 eta EB3-0570/24-LE-000 sustapenak) eta, ondoren, gainerako 32 etxebizitzak (EB3-0571/24-LE-000 sustapena). Bigarren zozketa lehen zozketan esleipendunak izan ez direnen artean egingo da.
Informazio hau hemen kontsultatu daiteke:
www.euskadi.eus/egoitza elektronikoa/iragarki taula
Informazio gehiago eskuratzeko:
www.sukia.com/eu/sustapenak/lasarte-zatarain
* Donostialdea-Bidasoa Behera Eremu Funtzionala: Andoain, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil.